Eserlekuak
Kartela
Maketa
"Making of"
Erreferenteak
Maketa kuboetan oinarritzea erabaki dugu kartela bezala. Horretarako, hasiera batean tamaina ezberdinezko paperezko kuboak erabili ditugu eta geroago egurra gehitu dugu. Helburua konposizioarekin jolastea eta honek eskaintzen dituen posibilitateak aztertzea izan da, batzuetan egurra zegoen bezala erabiliz eta besteetan forma manipulatuz. Prozesuan zehar gauza ezberdinak sortzen joan dira, adibidez naturan integraturiko konposaketak. Hala ere, azkenean konposaketa definitiboa sortzeko horma euskarri bezala erabiltzea erabaki dugu.