Eserlekuak
Kartela
Maketa
"Making of"
Erreferenteak
Kartela egiteko kuboaren irudian oinarritu gara. Desmontaturik dagoen kuboa eta montatzeko jarraitu behar diren pausuak adierazten dituen irudian. Hau euskarri bezala erabili dugu eta bertan gure interbentzioarekin lotura duten esaldiak idatzi ditugu:

-GURE DISEINUAREN SENDOTASUNA BERMATUZ
-EROSOTASUNA EGUNDOKO ATMOSFERA BATEAN
-MATERIALEN AUKERAKETARIK NATURALENAK
-DESKANTSU HOBEEZINA ZURE NEURRIRA
-ZEREN ZAIN ZAUDE?

Testua dinamikoagoa izan dadin, karratuen orientazioak erabili ditugu. Honek bizkortasun eta bisualki erakargarriagoa den itxura bat ematen dio. Bestalde, karratuetako batean egurra integratu du, gure eserlekuetan presente dagoen materiala.

Hondo moduan hainbat hosto ezberdin eskaneatu ditugu. Hosto hauek natura errepresentatzen dute, azken finean eserleku eta mahaiak Arboretumean egongo baitira, eta naturarekiko konexioa azaltzea garrantzitsua da guretzat. Horretaz gain, hostoen koloreak primeran integratzen dira egurraren eta logoaren koloreekin.